Israel egiten ari den genozidioaren salaketa

Guaixe 2024ko api. 30a, 10:24

Etxarri Palestina elkartasun taldeak deitutako elkarretaratzea.

Palestinaren askatasuna aldarrikatu zuten Etxarri Aranatzen egindako elkarretaratzean.

Etxarri Palestina elkartasun taldeak Amalurra azoka baliatu zuen Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatu eta hura gelditzea eskatzeko. Alde batetik, udaletxe parean haurren makina bat oinetako jarri zituzten. Horien bidez Israelgo armadaren erasoen ondorioz hildako umeak gogoan izan zituzten. Gaztigatu zutenez, apirilaren 23ra arte 42.510 palestinar hil zituen Israelek, haietatik 15.780 haur.

Genozioa gelditzea eskatzearekin batera, Palestinaren askatasuna aldarrikatu zuten. 13:30ean, Genozidio gelditu! Palestina askatu! lelopean kontzentrazioa egin zuten.