Kongresua izan zuen UPNk atzo eta zuzendaritza berria aukeratu zuen. Alderdiaren presidente berria Cristina Ibarrola Guillen izanen da, Alejandro Toquero Gil presidenteordea da eta Cristina Sota Pernaut idazkari nagusia. Kargu horiekin batera, alderdi erregionalistak bere batzorde exekutiboa berritu zuen. Hogeita bat kideen artean dago Juan Frommknecht Lizarraga (aldeko 503 boto), UPNk Etxarri Aranatzen duen zinegotzia.