Maiatza azkar-azkar jarrita

Guaixe 2024ko mai. 2a, 12:08

Makina bat etxarriar elkartu ziren Hartzabalen maiatzaren lehenean.

Fagatxabelera jo zuten, han pago egokia begiz jo eta aizkoraz moztu ondoren bizkar gainean Hartzabalera eraman zuten. Hamabost metro luze den maiatza jasotzeko lanak azkar batean egin zituzten etxarriarrek.