Sakanako irrati euskaldunak 25 urte bete dituela eta, ospatzeko mahaiaren bueltan elkartu ginen hainbat entzule, laguntzaile eta lankide. Aurreko poteoaren ondoren, majo bazkalduta, Joxe Aldasoro bakarrizketalariak mikrofonoa hartu eta Etxarri Aranazko eta Sakanako komunikazio egoera errepasatu, haien protagonisten berri eman eta beste hainbat gai jorratu zituen, umorez. Ondoren terraza bateko mahaiaren bueltako lagun arteko hizketaldiak eman zion despedida urteurren ospakizunei.