Georges Ibrahim Abdallah libanoarra Palestianren alde borrokatzeagatik 1984ko urrian atxilotu zuten. Europan denbora gehien preso daraman ekintzailea da. Elkartasun talde batek haren bizitza kontatzeko Fedayin, la lucha de Georges Abdallah film dokumentala egin du, eta maiatzaren 15ean, asteazkena, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean ikusteko aukera izanen da. Emanaldian Ohian Barandallaren eta Haimar Altunaren Palestina eta Euskal Herirko presoen ekarpen politkoaren inguruko solasaldia izanen da ere. Ekitaldia Pello Mariñelarenaren heriotzaren 31. urteurrenaren harira antolatu dute.