'SOS Rafah' elkarretaratzeak

Guaixe 2024ko mai. 10a, 13:42

Maiatzaren 11n, larunbata, Palestiaren aldeko elkarretaratzeak eginen dituzte herri eta hirietako udaltxeen aurrean.

SOS Rafah Palestinaren aldeko elkarretaratzeak deitu ditu Gernika Palestina deialdi herritarrak maiatzaren 11n, larunbata, eguerdian, herri eta hirietako udaletxeen aurrean. Etxarri Aranatzen, Etxarri Palestina Elkartasun taldeak deituta, 12:30ean eginen dute kontzentrazioa, udaletxearen aurrean.