Maiatzaren 19an, igandea, 19:00etan, Etxarri Aranazko Abesbatzak 1824-1924 kontzertua emanen du, herriko elizan. Abesbatzatik azaldu dutenez, kontzertuaren izenburuan data horiek aukeratzearen arrozaia da erromantizismo alemaniarraren ordezkari nagusienetakotzat jotzen den Anton Bruckner konpositore eta organista austriarraren jaiotzaren bigarren menduurrena eta askorengandik erromantizismoaren eta modernismoaren arteko zubi kontsideratutako Gabreiel Faure konpositore, pedagogo eta organista frantsesaren heriotzaren mendeurrena. Hortaz, kontzertuan bi konpositoreei omenaldia egin nahi izan du abesbatzak, "elkarren artean konektatzen dituen musikaren bidez": klasizismoaren eta erromantizismoaren artean kokatzen diren obretatik hasiz eta musika garaikidearen lehen zirriborroetara arte.