Bizikleta bidea eraikitzeko desjabetzak eginen dira

Guaixe 2024ko mai. 21a, 11:14

Etxarri Aranazko ikuspegia Unanutik. ARTXIBOA

Zein lur desjabetuko diren jakinarazi du udalak.

Ibarra zeharkatuko duen bizikleta ibilbidea egiteko proiektua eskuartean du Sakanako Mankomunitateak. Zerbitzu publiko hori egiteko hura pasatzen den lurren jabetza eskuratu beharra du Mank-ek. Horregatik, Etxarri Aranazko Udalak bizikleta ibilbidea eraikitzeko erabili behar diren lurren desjabetzeko espedienteari hasiera eman zion martxoaren 21eko udal bilkuran, eta espedientean jendaurrean jarri du.