Aurreko hiru asteetan haurrak plazako jolas parkera ezin sartu ibili dira, parkea obretako hesiz itxita egon baita. Langileek jolas parkeko zorua eta zabuak berritzeko egitekoa zuten. Maria Saez de Albeniz Bregaña alkateak azaldu duenez, "eguzkia eta euriagatik zoru beratz hori galtzen hasia zegoen. Gainera, oinarrian zuloren bat zegoen eta putzua sortzen zen. Horregatik, oinarrian zegoen zuloa porlanez bete eta zoru beratz berria jarri dute". Zabuak jarrita lanak despeditu dira. Obrak 13.421,32 (BEZ barne) euroko aurrekontua izan du.