Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak, Iturri Eder, Derry, Iratxo, Leku Ona eta Xapatero tabernen, Andra Mari ikastolaren, San Donato eskolaren eta Etxarri Aranazko Udalaren lagauntzarekin, 2024ko Euskal Festa antolatu dute maiatzaren 25ean eta 26an, larunbata eta igandea. Festa larunbatean eguerdian hasiko da, eta triatloi lasterketa, bazkaria, bingoa eta musika izanen dira. Bazkarirako txartelak Xapatero tabernan eros daitekez.
Triatloiari dagokionez, V. Triatlonporras jokatuko da, 12:30etik aurrera, Etxarriko kanpinetik hasita; helmuga herriko plazan egonen da. Partaideak Eneritz, Xabi, Iñaki, Iosu, Oier, Pello, Kai, Araitz, Pirpi, Aimar eta Leire izanen dira, eta igerin 500 metro, txirrindulan 17 kilometro eta korrikan 5,3 kilometro eginen dituzte. Xapatero tabernan apostua egiteko aukera egonen da, eta lasterketa Youtubetik zuzenean jarraituko da ere Triatlonporras kanalean.
Igandean Haurren eguna izanen da, eta, besteak beste, Andra Mari Ikastolak antolatutako bederatzigarren Binakako Krosa izanen da: besteak beste, moto lasterketak eta binakako lasterketak izanen dira, eta ikastolan edo egunean bertan eman daiteke izena. Zozketa bereziak izanen dira: bazkaria Bordan eta Urbasa Abenturarako sarrera bat.
2024ko Etxarri Aranazko Euskal Festa
Maiatzak 25 larunbata
12:00 Txupinazoa, plazan.
12:30 V, Triatlonporras hasiera, kanpinean.
13:00 Etxarrin Kantuz eta auzatea, plazan.
14:30 Triatloiaren sari banaketa, plazan.
15:00 Bazkaria.
17:00 Bingoa.
19:00 Elektrokela Elektrotxaranga.
21:30 Bada Giro erromeria.
00:00 Ganibet.
01:30 DJ Boletus Rumberus.
Maiatzak 26 igandea
Haurren eguna
12:30 Julen Magoa, plazan.
13:00 Etxarriko erraldoien konpartsa.
14:00 Aurpegi margoketa.
17:00 Andra Mari Ikastolak antolatutako Binakako Krosa.
18:30 Merendola.