Etxarri Aranazko Udalak aldi baterako zerbitzu anitzetako arduraduna beharko du eta, horregatik, lehiaketa oposizioa deitu du. Kontratua aldi baterako izanen da, eta langileak C mailari dagokion soldata izanen du. Hautagaiek bete beharreko baldintzen artean dago euskarazko C1 maila izatea, hitz eginda eta idatzita. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 24ko 14:00etan despedituko da. Bai eskabide eredua baita deialdiaren oinarriak etxarriarantaz.eus webgunean daude.
Oposizio-lehiaketa gaindituta puntuazio onena lortzen duen hautagaiak izanen da lana eskuratuko duena. Etorkizunean izan daitezkeen premiak betetzeko gainontzeko hautagaiekin lan poltsa osatuko du udalak.