Triatloia

Triatlonporrasek ikusmin handia piztu zuen Etxarrin

Guaixe 2024ko maiatzaren 30a

Iñerexagubek gazte kuadrilak antolatutako triatloi proba herrikoiak jarraitzaile asko bildu zituen.

Etxarri Aranazko Euskal Festaren barruan Iñerexagubek gazte kuadrillak kirol ekitaldi berezia antolatu zuen: V. Triatlonporras triatloia. Etxarri Aranazko kanpinetik abiatu zen proba, igeriketa sektorearekin. Igeriketetan 500 m igerian egin eta gero, bizikletan 17 km-ko ibilbidea osatu zuten partaideek, bukaeran 5,3 km-ko korrikaldia eginez, plazara heltzeko. 

Herriko proba izanik, ikusmina handia zen, eta ikuslez lepo zegoen plaza. Irabazlea, meritu handiz, Pello Altzelai (1:31:04) izan zen, Oier Aierdiren (1:32:26) eta Iñaki Aguirreren (1:34:23) aurretik. Emakumezkoetan, Leire Estarriaga (1:51:59) gailendu zitzaion Sarabe Arakamari (1:52:06), alde gutxiz. 

Gainontzeko partaideei dagokionez, Iosu Jaka laugarren izan zen (1:34:23), eta bere atzetik Xabier Mauleon (1:366), Aimar Araña (1:39:27) eta Andoni Goikoetxea (1:41:41) sailkatu ziren. Sarabe Arakamaren atzetik Araitz Jaka (1:52:06) eta Kai Karasatorre (2:17:23) iritsi ziren helmugara.