Etxarri Aranazko Udalak hiltegian ganadua garraiatzeko ibilgailuak desinfektatzeko gunea egin nahi du. Lanek 79.110,11 euroko (BEZik gabe) aurrekontua dute. Obra finantzatzeko Europako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planetik dirulaguntza jaso du Etxarri Aranazko Udalak, 62.216,88 euro (BEZik gabe) zehazki. Egitekoa bere gain hartzen duen enpresak 90 egun izanen ditu lanak despeditzeko.
Hiltegi eraikinaren atzeko aldean eginen da abereak garraiatzeko ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko gunea. Hiltegiko kanpoko urbanizazio-eremu gehiago zolatuko dira hormigoi armatuzko zolataren bidez (680 m²), eta kamioiak garbitzeko eremuan metalezko egitura duen teilapea egingo da (66,73 m²) eta hustubide-sareta berri bat jarriko da. Horiekin batera, ur korrontearen eta elektrizitatearen kanalizazioa egingo da, baita dagokion saneamendu instalazioa ere. Bukatzeko, desinfektatutako ibilgailuak hiltegiaren eremutik ateratzeko ate berri bat eginen dute, ezingo dutelako sarrerako atea erabili.