Yala Nafarroak “Mugitu Palestinaren alde” lelopean pilota jaialdi berezia antolatu zuen ekainaren 2an Labrit pilotalekuan. Besteak beste, gizonezkoen paleta goma partidak, emakumezkoen bertso-pilota profesional partidak eta gizonezkoen pilota profesional ohien partidak izan ziren. Azken honetan, Adur Lasa pilotari ohi etxarriarrak eta Peio Martinez de Eulatek hartu zuten parte.
Ekitaldian jasotakoa Al Awda ospitalearen alde bideratuko da.