Zirko erakustaldia Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko eka. 3a, 11:40

Zirko erakustaldia Etxarri Aranatzen. ARTXIBOA

Ekainaren 10ean, astelehena, zirko tailerreko ikasleen emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Duela hamarkada bat inguru jarri zuten martxan Etxarri Aranatzen Zirko tailerra, eta urtero ikasturte amaieran ikasitako abilezien erakustaldia egin ohi dute. Aurten ekainaren 10ean, astelehena, 17:00etan, izanan da Zirko tailerraren erakustaldia, Etxarri Aranazko kultur etxean.