Haurrendako udako aisialdi eskaintza

Guaixe 2024ko eka. 7a, 11:22

Haurrak eta helduak Etxarri Aranazko plazako zabalgunean. ARTXIBOA

Izen ematea zabaldu dute.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, Udan Euskias haurrendako aisialdi eskaintza garagarrilaren 24tik agorrilaren 2ra izanen da. Izena eman nahi dutenek 606 446 505 telefono zenbakira hots egin edo udanetxarrineuskias@gmail.com e-posta helbidera idatzi beharko du.