Euskaltzaindiak izendapen berriak egin ditu

Guaixe 2024ko eka. 6a, 11:50

Pello MariƱelarena. ARTXIBOA

Pello Mariñelarena etxarriarra ohorezko euskaltzain izendatu dute.

Euskaltzaindiak Osoko Bilkura egin zuen Baionako Herriko Etxean maiatzaren 31. Bilkura hori baliatu zuten ohorezko 21 euskaltzain eta bederatzi euskaltzain urgazle berri izendatzeko. Haien artean dago Pello Mariñelarena etxarriarra, ohorezko euskaltzain izendatu zutena. Mariñelarenak, besteak beste, Nafarroako Ikastolen Federazioan lan eginez hizkuntzari egindako ekarpena aitortu du hizkuntzaren akademiak.