Patroiaren egunean, Andra Mari ermitara

Guaixe 2024ko ekainaren 10a

Ekainaren 13an, osteguna, San Kiriko eguna ospatuko dute etxarriarrek.

Ohiturari jarraituz etxarriarrak Andra Mari ermitara joanen dira ekainaren 13an, osteguna, San Kiriko eguna, herriko patroia. 18:45ean udaletxetik ermitara kalejiran aterako dira eta, bertan, aurreskua dantzatu eta kintoek dantzakia eginen dute. Askaldu ondoren, herrira kalejiran itzuliko dira etxarriarrak eta gauean dantzaldia izanen da plazan.