Pilota

Aaron Arbizu eta Labaka, hirugarren Berrioplano-Zegama torneoan

Guaixe 2024ko eka. 12a, 10:45

Finalista guztiak, tartean Aaron Arbizu, sari ematean. RUBEN BENITO

Irurtzun klubeko etxarriarrak partida ona egin zuen

Ekainaren 9an Berrioplano-Zegama 2024 torneoko finalak jokatu ziren. Hirugarren eta laugarren postua zehazteko partidan Labakak (Aurrera Tolosa) eta Aaron Arbizuk (Irurtzun) 22 eta 16 hartu zituzten mendean Azketa (Tartaloetxe) eta Garcia (Aurrera Tolosa), partida lehiatu eta bizian. Etxarriarra ongi aritu zen. 

Final handian Canabalek (Oberena) eta Garmendiak (Lapke) txapela jantzi zuten, Carregali (Adiskide) eta Elizegiri (Tartaloetxe) 22 eta 11 irabazi eta gero.