San Kiriko ospatu ondoren San Adrian eguna ospatzeko momentua iritsi da Etxarri Aranatzen. Ekainaren 16an, igandea, izanen da, sainduaren egunean. Udalbatzak hasiran emanen dio egunari, udaletxetik San Adrian emitarako kalejirarekin. 11:00etan Fritada eginen dute eta 12:00etan elizkizuna. Dantza taldearen emanaldia, bazkariak eta txistularien mahaiz mahaiko erronda osatuko dute eguna. 18:00ak aldera kintoen Dantzakia izanen da, eta ondoren erromeria herrirantz abiatuko da eta arratsalde eta gau partean Trikiteens taldearekin dantzaldia izanen da, plazan.
Festa basoan ospatzen dela kontuan hartuz, bazterrak garbi uzteko deia egin du udalak, baita hondakinak ongi sailkatzeko ere. Ahalik eta kotxe gutxien eramatea eskatu du; hortaz, kotxeak konpartitzeko, aparkatzeko orduan oinezkoei eta bete kotxeei pasatzeko tokia uzteko eta arratsaldean herrira joateko udalaren kamioiaren aurretik ateratzeko eskatu du. Suak konpartitzeko eta zuhaitz txikien ondoan surik ez egiteko deia zabaldu du ere Etxarri Aranazko Udalak.
San Adrian eguna 2024
Ekainak 16 igandea
09:00 Udalbatzaren kalejira, udaletxetik San Adrinera.
11:00 Fritada.
12:00 Elizkizuna.
13:00 Dantza taldearen emanaldia.
15:00 Bazkariak.
17:00 Txistularien erronda mahaiz mahai.
18:00 Kintoen dantzakia.
19:00 Kalejira herrira.
20:00-21:00 eta 22:00-02:00 Trikiteens taldea, plazan.