Paleta goma

Palista etxarriarrek puntakoak zirela erakutsi zuten jaioterrian

Guaixe 2024ko eka. 17a, 10:40

Etxarri Aranazko kadeteen mailako finalerdietako bateko palistak. EMAKUME MASTER CUP

Emakumezkoen Paleta Gomako IV. Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalerdiak jokatu ziren ekainaren 15ean Etxarri Aranatzen, eta final handietarako hainbat etxarriar sailkatu ziren

Esku huskako txapelketa arrakastatsuaren ondoren, paleta gomako txapelketak hartu dio lekukoa Emakumezkoen Nafarroako Foru Komunitatea Torneoari. Antolatzaileek nabarmendu zutenez, paleta gomako lehiaketak “inoiz baino parte hartze handiagoa” izan du, eta “kualitatiboki ere, bilakaera garrantzitsua” izan du. 

Ekainaren 15ean Emakumezkoen Paleta Gomako IV. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finalerdiak jokatu ziren Etxarri Aranazko Euskalerriari pilotalekuan, eta bertan herriko Gure Pilota klubeko makina bat palistek jokatu zuten. Jakina denez, Etxarri Aranatz plaza garrantzitsua da paleta goman. Gure Pilota klubetik palista oso onak ateratzen dira, goi mailakoak, eta hori atzera ere agerian geratu zen finalerdietan, Gure Pilotako palistek goi mailako finalerdiak eskaini zituztelako, partida lehiatu eta borrokatuetan. 

Finalerdietan zenbait sakandarrek datorren asteburuan Lekunberrin jokatuko diren final handietarako txartela lortu zuten,  Navarra Televisionek zuzen eskainiko ditu finalak, ekainaren 23an, 17:00etatik aurrera. 

Finalerdietako emaitzak:
Kadeteak: 
-Iradi Goikoetxea-Maddi Lasa 16 / Maialen Larraza-Julene Inunciaga 30
-Lexuri Lazkoz-Onditz Gantzarain 27 / Elaia Zabalza-Irati Zabalza 30

Lehen maila:
-Haizea Aldazabal-Araitz Aldazabal 12 / Irati Gartziarena-Maria Eguskiza 30
-Aroa Arrosagarai-Leire Artazkoz 30 / Ane Casillas-June Astitz 29

Eliteak:
-Olaia Eizagirre-Naroa Otxoa 19 / Amaia Espinal-Irati Igoa 30
-Gorostiaga-Quevedo 30 / Sarasibar-Salanueva 25

Finalak:
Kadeteak: 
Elaia Zabalza-Irati Zabalza / Maialen Larraza-Julene Inunciaga

Lehen maila: 
Irati Gartziarena-Maria Eguskiza /Aroa Arrosagarai-Leire Artacoz

Eliteak:
Gorostiaga-Quevedo / Espinal-Igoa