Festarako eguraldi aproposa izan zuten etxarriarrek beraien festa estimatuenean. Udala, txistulariak lagun, 09:00etan abiatu zen. Fritada, haragi gisatua, udalak eskaintzen duen gosaria, dastatzeko itxaron behar izan zuten eta 11:30ean zerbitzatu zuten. Etxarriarrek estimu handia egin zieten sukaldari lana hartu zuten udal langileei, ez fritada, ez zopa ez baitzen gelditu. Familien mahaien bueltan topaketak izan ziren, batetik bestera ere mugitu ziren, aspaldi ikusi gabeak eta festara propio etorritakoak agurtzera. Majo bazkaldu ondoren kintoek dantzakia dantzatu zuten. Eguerdian dantza taldekoak izan ziren dantzan. Gernikako arbola kantatu ondoren, herrira kalejiran bueltatu ziren.