Etxarriko eskolaren festa

Guaixe 2024ko eka. 18a, 08:39

Ekainaren 21ean, ostirala, ikasturte amaierako festa ospatuko dute Etxarri Aranazko eskolan.

2023/2024ko ikasturteko azken egunean ospatuko dute Etxarri Aranazko eskolaren festa, ekainaren 21ean, ostirala, 13:00etatik aurrera. Seigarren mailako ikasleei agurra egin ondoren, besteak beste, bazkaria, puzgarriak, dantza eta patinaje erakustaldia, kirol proba eta tailerrak izanen dira. Goizean zehar Sakanako Herri Eskolako pankarta margotuko dute.

Etxarri Aranazko San Donato ikastetxearen ikasturte amaierako jaia

Ekainak 21 ostirala

San Donato eskola

13:00 Seigarren mailako ikasleei agurra eta opariak ematea.

14:30 Haurren bazkaria.

15:00 Helduen bazkaria.

15:00 - 17:00 Puzgarriak.

17:30 Patinaje eta dantza erakustaldia.

18:00 Belaunaldietanarteko kirol proba, aurpegia margotzeko tailerra eta ponpak. Beroa egiten badu jolasak eta ur gerra.