Udalak partekatutako autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa jarri nahi du

Guaixe 2024ko eka. 28a, 11:07

Pareko teilatuan jarriko dituzte eguzki plakak. ARTXIBOA

San Donato eskola publikoan jarriko du eta ikastetxeaz aparte hainbat udal eraikin elektrizitatez hornituko du.

Etxarri Aranazko Udalak eskolan 555 W-eko 82 panel fotovoltaikok eta 50.000 W-eko eguzki-inbertsore batek osatzen dute instalazioa jarri nahi ditu. Horiek sorkuntza kontagailu berri bati konektatuta (400 V) egonen da. Plaken guztizko azalera 211,92 metro karratukoa da izanen da. 82 plakak hego-ekialdera begira egonen dira, eta guztiek 20 gradu inguruko inklinazioa izanen dute horizontalarekiko.

Lan horrek 46.810,69 euroko (BEZa barne) aurrekontua du. Obra egiten interesa duen enpresak garilaren 4ra arte aurkeztu ahal izanen du proposamena. Lanak egiteko 60 egun izanen ditu ardura hartzen duen enpresak, hori bai, irailaren 3rako despedituta egon beharko dute. 

1982an eraikitako eskola publikoan sortutako argindarraren %36,54 ikastetxean bertan kontsumituko da. Ikastetxean sortzen den gainontzeko elektrizitatea honako udal eraikinak hornituko ditu: Euskalerriari frontoia (sortutakoaren %3,75), hiltegi zaharra (%2,20), hiltegia (%29,44), kultur etxea (%14,52), liburutegia (%3,68) eta udaletxea (%9,87). 

Aipatutako udal eraikin guztien urteko elektrizitate kontsumoa 152.619 kWh-ekoa da. Kalkulatzen da eguzki-plakei esker kontsumituko den energia 31.640,85 kWh-koa izango dela urtean, eta 21.093,90 kWh konpentsatuko direla urtean.