Haize Txikiak bandak hiru urte betetzen ditu. Urtean zehar musikari gazteek bi egonaldi egiten dituzte, neguan bat eta udan bestea. Aurtengo udakoa egunotan egiten ari ziren, ekainaren 25etik 28ra, Etxarri Aranatzen, eta Lizarragabengoako festetan eta Irurtzunen ekainaren 28an eta 30ean emanen zituzten kontzertuetarako prestatzen ari ziren. Baina ekainaren 26an ezbehar bat izan zen; Haize Berriak bandako kide baten heriotza. Topaketa eta kontzertuak bertan behera uztea erabaki dute.
Hogeita hamar bat musikari gazte parte hartzen ari ziren egonaldian. Data "zailak" zirela kontuan hartuta, oso pozik zeuden Jasone Etxebeste eta Olatz Garde arduradunak; udako kontzertuetako zuzendaria ere bada Etxebeste. Sasoi honetako nobedadea zen jauzilarien lehenengo eta bigarren topaketa izango zirela, eta dantza taldeekin hitz egin zuten zerbait irekia egiteko. Udan zehar kontzertuak egiten saiatuko direla esan dute.