Maiatzaren 22an Nafarroako Parlamentuko alderdietako ordezkariek La Faktoria zentro koreografikoa bisitatu zuten, eta dantzarien lana bertatik ezagutzeko aukera izan zuten. Ekainaren 11n Laida Aldaz eta Marta Coronado Hezkuntza Batzordean lan bilkura izan zuten, besteak beste, proiektu pedagogikoa eta nazioarteko ikasleak erakarri ahal izateko dituzten zailtasunak azaltzeko..