Hamargarren edizioan Zama doinuz arindu proiektuari amaiera jarriko diote 2025eko urtarrilaren 24tik 26ra. "Noraino iritsiko ginen jakin gabe hasi ginen bide honetan, atzera begiratzea besterik ez dugu emaitza nolakoa izan den ikusteko; ibilbide oparia izan duen proiektua". Etxarri Aranazko preso eta iheslariak laguntzeko musika jaialdia da Zama doinuz arindu, "azken 7 urteetan soilik hamabost hilabetez egon da Etxarri preso eta iheslaririk gabe; guk eguneroko bizitzan sumatu izan dugu eta sumatzen d ugu zama hori". 2016an proiektuari ekin zioten, auzolanean, auzolanean "elkarbizitza eta bakerako norabide horretan presoen korapiloa askatzeko beharretik, zama doinuz arinduz". Hamargarren edizioan jarriko diote "helmuga", sareetan zabaldutako mezuan azaltzen dutenez, "jakinik ez garela helburuetara oraindik iritsi; baina argi izanik hil behar direla proiektu zaharrak, berriei jaiotzen uzteko".