Kartelak egiten ikasteko tailerra Etxarrin

Guaixe 2024ko uzt. 10a, 11:55

Uztailaren 16an, asteartea, Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak diseinu grafikoko tailerra antolatu du, gaztetxean.

Etxarri Aranazko festak gertu daude, eta Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak zenbait ekimen antolatu ditu uztailan, tartean festak prestatzeko jarduerak. Uztailaren 16an, asteartea, 18:30ean, Nola egin kartelak? tailerra emanen dute, gaztetxean. Norberaren ordenadorea eramateko abisua eman dute EGAtik.