Zirku ikuskizuna, igerilekuan

Guaixe 2024ko uzt. 17a, 14:25

Uztailaren 17an, asteazkena, Capuchini Circo & Lottitere konpainiaren 'Curioso!' ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kanpinean.

Curioso! diziplina anizeko ikuskizuna da, oso interaktiboa eta hitzik gabea; malabarismoak, zuzeneko musikak, umore fisikoak eta keinuek "inspiratu eta liluratu" egiten dutela dio Capuchini Circo & Lottitere konpainiak. Uztailaren 17an, asteazkena, 20:30ean, Curioso! ikuskizunarn emanaldia eginen dute, Etxarri Aranazko kanpineko igerilekuan.