Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikertzaile batzuen ekarpen zientifikoa saritu dute energia berriztagarriei buruzko IC-REST nazioarteko biltzarrean. Hura Kosovoko hiriburuan, Pristinan, izan da berriki. NUPeko INGEPER taldean ikertzen ari diren hamahiru lagun joan ziren ekitaldira.
Saritutako komunikazioak aztergai ditu instalazio baten diseinua eta eraikuntza. Instalazio horrek aukera ematen du modu esperimentalean neurtzeko jarraitzaile fotovoltaiko batek une bakoitzean izan beharko lukeen posizioa, ahalik eta erradiazio handiena hartzeko, bai eguna eguzkitsua bada, bai erradiazio-baldintza txarragoak badaude. Ikerketaren egileek azaldu dutenez, egun jarraitzaile fotovoltaikoak eguzkirantz orientatzea dute xede, baina frogatu da hori ez dela onena zerua tarteka edo erabat lainotuta dagoenean. Mikel Arrubla Irigoyen INGEPER taldeko doktoregaiak egin zuen aurkezpena, eta, doktoregaiz aparte, honakoakk dira ekarpenaren egileak: Miguel Garcia Solano eta Luis Marroyo Palomo irakasleak, bai eta Iñigo Garcia Colomo ingeniaria ere, Array Technologies Inc. enpresakoa.