Jakitea Elkarteak, Gipuzkoako 40 sukaldarik baino gehiagok osatu zuten orain dela hamaika. Bere helburua euskal sukaldaritza tradizionala balioa aitortzea da. Horretarako, besteak beste, urtero Jakitea sariak banatzen dituzte, "gure sukaldaritza tradizionala bizirik mantentzeko gogor lan egiten duten profesionalek egindako lana saritzeko eta aintzat hartzeko. Gure herriarekiko konpromisoaren alde egiten dutenei".
Elkarteak aurtengo sari banaketa hilaren 22an, astelehenean, egin zuen. Hamaika sari banatu ziren. Ibilbidearen saria hiru sukaldarik jaso zuten, tartean Gregoria Igoak. Etxarriarra, 17 urterekin sartu zen Casa Nicolasan lanean, 50eko hamarkadan Donostiako jatetxerik garrantzitsuena zena. Han ezagutu zuen bere senarra, Jesus Intxausti, eta Legazpira joan zen bizitzera, eta han hazi zuen bere familia. Baina 1988an bere semeak, Juanjok, bere amaren bokazioari jarraiki, Azpikoetxea jatetxea ireki zuen, eta bertan berriro egin zuen bere seme zaharrenarekin kolaboratuz. Gaur egun, Juanjok lanean jarraitzen du, eta konplexurik gabe onartzen du amarengandik jaso zuen eragina.