Etxarri Aranazko musika eskolan irakasle aritzeko, sortzen diren aldi baterako beharrei erantzuteko, udalak aldi baterako irakasleak kontratatzeko lan poltsa sortzeko deialdia egin du. Zehazki honako espezialitateetan: piano, saxofoi, biolin, akordeoi, kantu, txistu, txirula, bateria, orkestra, gitarra eta musika-hizkuntza. Zerrenda erabil daiteke lanpostu hutsak bitarteko kontratuekin betetzeko, laneko bajengatik behin-behineko ordezkapenak egiteko, oporretarako eta udal zerbitzuak indartzeko behar puntualetarako. Lanpostuak lanaldi partzialekoak dira eta B mailari dagokion ordainsaria izanen du.
Etxarri Aranazko Udalak Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Altsasun duen bulegora bidali du deialdiaren berri. Zerbitzuak eskaintzaren berri emango die langabe gisa inskribatuta dauden edo enplegua hobetzen duten pertsonei, betiere deialdian adierazitako baldintzak betetzen badituzte. Era berean, deialdia etxarriaranatz.eus webgunean eta udaletxeko iragarki taulan argitaratu du. Eskabideak aurkezteko epea agorrilaren 6an despedituko da.