Mugan taldeak eta Idoia Asurmendik kontzertua emanen dute abuztuaren 30ean, ostirala, 20:30ean eta 22:00etan, hurrenez hurren, Etxarri Aranazko Andramaiko ermitaren kanpoaldean. Mugan 2019an Donostian jaiotako taldea da. 2022an Biziriz Ez Bagaude izeneko diskoa argitaratu zuten eta 2023an Aurrera Ez Den Alde Batera diskoa aurkeztu zuen. Zazpi musikarik osatzen dute taldea: Pablo Zurutuza gitarra eta ahotsa; Joseba Pastor baxu jotzailea; Enara Rodriguez piano jolea; Markos Murua tronboia jotzailea; Eneritz Genuaren biolina jolea; Garazi Aranburu ahotsa eta Ander Murua perkusioa.
Idoia Asurmendik De amar y desandar bigarren diskoa kaleratu du. Aramaioko artistak maitasunaz, hazkunde pertsonala zeta bide horretan sortutako oroitzapenez hitz egiten du. Folk, pop edo blues ukituak dituzten abestiak egiten ditu. Asurmendik Muga taldearen lehenengo diskoaren Zenbat zubi, hainbat zauri abestian kolaboratu zuen.