Txistu irakasle premia Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko ira. 3a, 11:03

Etxarri Aranazko musika eskola. ARTXIBOA

Udalak premiazko lan poltsa sortzeko deialdia egin du.

Etxarri Aranazko Musika Eskolarako aldi baterako eta lanaldi partzialeko txistu irakasleak kontratatzeko premiazko lan-poltsa bat sortzeko deialdia egin du. Eskakizunen artean daude irakasleak euskarazko C1 maila izatea. Deialdian parte hartzeko eskabidea etxarrriaranatz.eus webgunean eskuratu daiteke. Hura beteta aurkeztu beharko du deialdian interesa duenak. Baita aipatu web orriko deialdian eskatzen den gainontzeko dokumentazioa ere. Eskaera aurkezteko epea irailaren 4an, asteazkena, despedituko da.