Etxarri Aranazko Udalak administrari ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio lehiaketa deitu du. Lanpostua lortzen duenak funtzionarioen araubidean lan eginen du. Lanpostu hori C mailakoa da, eta euskara nahitaez jakin behar da; hain zuzen, C1 jakite-maila izan behar da. Deialdiari buruzko xehetasunak etxarriaranatz.eus webgunean daude. Eskabide orri betea, nortasun agiria eta lanposturako hautagaiak duen merituak aurkezteko epea irailaren 15eko 14:00etan despedituko da.