Xakea

Xakean aritu eta trebatzeko aukera Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko ira. 17a, 09:20

Ostegunero xakean aritu nahi dute Etxarri Aranatzen.

Urriaren 4an hasiko da, liburutegian, eta bertan eman behar da izena

Etxarri Aranazko Bitoriano Huizi liburutegian xakean aritu eta trebatzeko aukera izango dute ikastaroan izena ematen dutenek. 7 urtetik gorakoek izanen dute ostegunero, 18:30etik aurrera xakean murgiltzeko aukera. Ekimena urriaren 4an hasiko da eta liburutegian eman behar da izena (948 461 181, biblietx@navarra.es).