Udalak ikastaro eskaintza egin du

Guaixe 2024ko ira. 12a, 11:16

Hiru emakumezko etxarriar plazan. ARTXIBOA

Izena emateko epea irailaren 16ra artekoa da.

Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi du dagoeneko ikastaroetan izena emateko aukera dagoela. Horretarako, etxarriaranatz.eus webgunea erabili edo udaletxetik 10:00etatik 14:00etara pasa behar da astegunetan. Izena emateko inprimakian eskatzen diren datu guztiak bete beharko dira. Etxarri Aranazko Udalaren ikastaro eskaintza honakoa da: yoga, soinketa lasaia, tonifikazioa, pilates, zirko tailerra, pintura, kognizio estimuazioa, berrerabiltzearen artea eta joskintza, hiketan hitz egiten ikasteko ikastaroa, euskara eta mintzakide. 

Udalak jakinarazi duenez, onartuen zerrendak irailaren 19a jakinaraziko dituzte, eta ikastaroak lastailaren 14an hasiko dira. Udalaren eskaintzari buruzko informazioa aipatu web orrian dago.