Etxarri Aranazko Haritz Zaharren ibilbideko parkina erdi aroan oinarritutako akanpaleku historiko batean bihurtuko da irailaren 21ean eta 22an, larunbata eta igandea, Red Goats Tournament ekimenean. Besteak beste, bikingoen estetikarekin egindako dueluak eta taldekako borrokak, hitzaldiak eta ekintzak, tailerrak eta jokoak, eta sukaldaritza eta kanpamendu historikoa ikusteko aukera izanen da.
Bikingoen borroketan eta IX. eta XI. mendeen bitarteko birsortze historikoan oinarritzen den Aker Gorriak taldeak antolatzen du Red Goats Tournament ekimena, Etxarri Aranazko Udalaren eta hainbat eragileren laguntzarekin. Irailaren 21ean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izanen da, eta 22an, igandea, 10:00etatik 14:00etara, eta dueluak eta taldekako borroken emanaldien barruan bat baten kontrako borrokaldiak, borroka zubian, taldekako guduak eta Drakkar erronka izanen dira.
Ekimenaren sarrera doakoa da.