Sakanako Bertso Eskola ezagutarazteko eta bertsozaletasuna bulkatzeko argitaratu zuten Ari garela... bertsotan. Eskolan Josu Etxanobe, Aritz Etxeberria, Joseba Andoni Beltza, Josema Leitza eta Eneko Lazkoz zeuden. Haiek bertso bidez ibarraren eta sakandarren deskripzio xelebreak jaso zituzten liburuxkan. Pablo San Romanen ilustrazioez lagunduta zeuden bertsoak. Aurretik, eskolakoek tabernetan bertso paperak utziak zituzten eta harrera ona izan zuten.