Etxarri Aranazko Udalerako lege aholkularitza eta kontabilitate eta aurrekontu aholkularitzako zerbitzuak emanen duen enpresa edo pertsona kontratatu nahi du. Kontratua eskuratzen duenak udalak bere jardueran puntualki behar dituen gaietan aholkua eman beharko dio, besteak beste epaitegi kontuekin, kontratazioekin, ordenantzekin eta abar. Udalak urte baterako kontratua eskaini du, gehienez beste lau urtez luza daitekeena. Lizitazioaren prezioa 10.130,3 euro urteko da(BEZa barne). Lastailaren 4ko 00:00etaraino aurkez daitezke eskaintzak.