Kuttune taldea Hariztiyen

Guaixe 2024ko ira. 19a, 12:09

Irailaren 22an, igandea, folk taldearen kontzertua izanen da Etxarri Aranazko Andremaiko ermitaren zelaian.

Kuttune folk eta world music talde bat da; hainbat herrialdetako musikaren fusioa egiten duena. Bederatzi musikarik osatzen dute, eta Nerea Quincoces Ochoak sortu zuen eta gidatzen du. 2023. urtearen amaieran Zer ote da? diskoa kaleratu zuten. Irailaren 22an, igandea, 19:00etan, Etxarri Aranazko Hariztiyen Kontzertuak programaren barruan kontzertua emanen du Kuttune taldeak, 19:00etan, Andremaiko ermitaren zelaian. Taloak eta edaria egonen dira eta lurrean esertzeko zerbait edo aulkiak eramateko aholkua zabaldu du altolatzaileak, Etxarri Aranazko Udaleko Kultura zerbitzuak