'Bizkarsoro' filmaren emanaldia, Etxarri Aranatzen

Guaixe 2024ko ira. 20a, 14:15

Irailaren 29an, igandea, Josu Martinezek zuezendutako euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldunak islatzen duen film luzearen emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Filmaren lantaldeko kide batekin solasaldia izanen da ere. 

Bizkarsoro herria ez da existitzen, baina Euskal Herriko edozein herri izan daiteke. Bertako herritarrak ere fikziozkoak dira, baina euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak islatzen dituzte. 1914tik 1982ra gertatzen diren bost istoriok osatzen dute Bizkarsoro filma, eta ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuenta oinarritutako bost testigantza jasotzen dute. Josu Martinezek zuzendu du lana, eta 71. Zinemaldiaren Zinemira atalean aurkeztu zuten. Irailaren 29an, igandea, 19:00etan, Etxarri Aranazko filmaren emanaldia eta lantaldeko kide batekin solasaldia izanen da.

'Bizkarsoro'

Sinopsia: Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro. Bizkarsorotarrak fikziozko pertsonaiak dira eta, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira Bizkarsorotarrak. 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako fikziozko bost istorio dira, bost hamarkadatako kontakizuna.

Fitxa artistikoa: Bea Kurutxarri, Martxela Aneva-Fuchs, Bixente Indart, Lea Campistron, Eneida Alfaro-Camus.

Emanaldia: Irailaren 29an, igandea, 19:00etan, Etxarri Aranazko kultur etxean.

Sarrerak: 4 euro.