2025eko urtarrilarne 24tik 26ra, hamargarren edizioan Zama doinuz arindu proiektuari amaiera jarriko diote, X. Zama. Azken doinuak etxerantz jaialdiarekin. Urriaren 4an, ostirala, 20:30ean, Etxarri Aranazko plazan, jaialdiaren kartelaren aurkezpena eginen dute. Ekitaldian Mirari Martiarena umoregilearen bakarrizketa, Ane Martija abeslariaren emanaldia eta Bulkada taldearen kontzertua izanen dira. Taloak ere egongo dira.
X. Zama. Azken doinuak etxerantz jaialdiaren aurkezpena
Urriak 4 ostirala
Etxarri Aranazko plazan
20:30 Zama arintzeko taloak, plazan.
21:00 Zama X kartelaren aurkezpena.
21:30 Mirari Martiarenaren bakarrizketa.
22:00 Ane Martijaren kontzertua.
23:00 Bulkada taldearen kontzertua.