Aker Gorriak elkarteak antolatuta, Etxarri Aranazko igerileku aldameneko aparkalekua bikingoen kanpalekua bihurtu zen hiru egunez. Iparraldeko herrien ohiturak ezagutzeko aukera eman zien handik pasa zirenei. Antolatzaileek bikingoen bizimodua, jakiak, arropak eta borroka ahalik eta zorrotzen islatzen saiatzen dira. 80 bat pertsonak parte hartu zuten bikingoen ohiturak irudikatzen.
Irailaren 27ko Guaixe astekarian Aker Gorriak elkarteak antolatutako birsortze historikoaren inguruko erreportajea.