Julen Kañamaresek irabazi zuen irailaren 22an Uharte Iruñean jokatutako Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketa (21:02). Jon Erdozia etxarriarrari bi minutu luzeko aldea aterata (23:15). Biek lehen mailara igotzea lortu dute eta datorren urtean, 2025ean, Nafarroako Lehen mailan jokatuko dute.
Bestalde, Jesus Etxeberriak eta Aritz Oiarbide etxarriarrak hirugarren postuarengatik lehia sutsua izan zuten. Azkenean Etxeberria gailendu zen, 88 ehuneneko aldearengatik (24:13.03). Beaz, Oiarbide laugarren izan zen (24:13.91).