Urriaren 3an, osteguna, Xabier Zarranz protagonista duen 'Berrehun eta hamabi' dokumentalaren emanaldia izanen da, 19:00etan, Larrañeta elkartean. Triku Trailaren X. edizioa modu xumea ospatu nahi izan dute, mendia eta mendi lasterketen munduari erreparatuz, eta Mendira Joan Etorriaren bezperan, film dokumentalarekin urteurren ospakizunen baruran dagoen ekimena da. Proiekzioaren aurretik eta ondoren Xabier Zarranzen solasaldia izanen da.