Urriko lehenengo igandearekin batera Etxarri Aranazko feriak izanen dira; urriaren 4an eta 5ean, larunbatean eta igandean, izanen dira, hain zuzen, feriak aurten. Aurtengo berrikuntza Etxarri Aranazko Udalak sortu duen txoko lasaia da. Feriak iraun bitartean, goiz-eguerdian eta arratsaldean (12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara larunbatean eta 21:00etara igandean) liburutegian aniztasun funtzionala duten edota zentzumen pertzepzioan zailtasunak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko sortutako zaratarik gabeko gunea izanen da. Gainerra, barraketan ere behar izatekotan bolumena eta argia jaistea eska daiteke.
Larunbatean izanen da herriko animalien erakusketa, eta igandean Udaberri elkarteak antolatutako XLIX. Mendira Joan etorria izanen da, 11:00etatik aurrera; dortsal banaketa 9:00etatik 10:00etara izanen da, eta mendi lasterketan parte hartzeko aurretik izena eman behar da Kronoak.com webgunean. Igandean ere XX. Gazta Txapelketa izanen da, ekoizleen eta artisau azoka bitartean.
Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak ere egitaraua antolatu du ferietarako; urriaren 4an, ostiralean, hasiko dira gaztetxean ospakizunekin. Igandean EGAk bi txerrikumeen zozketa eginen du; tiketak Xapatero eta Leku Ona tabernetan eros daitezke.
2024ko Etxarri Aranazko feriak
Urriak 4 ostirala
00:00 Mataperros taldearen kontzertua, EGAk antolatuta, gaztetxean.
Urriak 5 larunbata
12:00 – 15:00 Txoko lasaia, liburutegian.
12:00 Xake partidak aldi berean, Santi Gonzalez de la Torrerekin.
Etxarriko erraldoi eta buruhandien konpartsa.
16:00 – 20:00 Etxarriko Animalien erakusketa.
16:30 – 19:00 Jolas erraldoiak eta buztin tailerra.
17:00 Talo tailerra, Saralegitarrekin.
17:00 – 22:00 Txoko lasaia, liburutegian.
18:30 Herri Kirolak: Sakanako Aizkora Eskola, harrijasotzaileak, aizkolariak binaka.
19:30 Auzatea Karriketu elkartearen eskutik.
20:00 Salbia, elizak antolatuta.
20:00 – 22:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
22:00 Zezensuzkoa.
00:00 – 01:30 DJ Deabru eta txupito bereziak, EGAk antolatuta, gaztetxean.
00:00 – 03:00 Trikiteens taldearekin dantzaldia.
Urriak 6 igandea
10:00 – 14:00 Ekoizle eta artisauen azoka.
11:00 XLIX. Mendira Joan etorria, Udaberri elkarteak antolatuta.
Sakanako Artzaien XX. Gazta Txapelketa.
11:15 Auzatea Larrañeta elkartearen eskutik.
12:00 – 15:00 Txoko lasaia, liburutegian.
12:30 – 13:30 Aurpegi margoketa eta bi txerrikumeen zozketa, EGAk antolatuta, gaztetxean.
13:00 Sakana Kantuz, herrian zehar.
17:00 – 21:00 Txoko lasaia, liburutegian.
19:00 Pilota partiduak, Euskalerriari frontoian:
Igoa – Lizarraga / Olaetxea – Azpiroz
Final laurdenetako partida II Open bikote profesionala:
Prado – Arbizu / Retegi Bi – Bergera
18:30 – 21:00 DJ Mikeltxi musika eta animazioa.
21:00 Zezensuzkoa.