2024/11/14 18:30etik 20:00etara

Tailerra

Zientzia eta teknologia liburutegian

Zientzia eta teknologia liburutegian
Liburutegia, Etxarri Aranatz

Etxarri Aranazko Liburutegiak Elhuyar elkartearekin batera, eta Nafarroako Liburutegin Sarearen laguntzarekin, Zientzia eta Teknologia tailerrak antolatu ditu.

Hiru tailer izanen dira: urriaren 17an, osteguna, Zientzia eta teknologia erronkak; azaroaren 14an, osteguna, Egun batez, eta urtarrilaren 16an, osteguna, Elektrizitate tailerra. Tailerrak 18:30etik 20:00etara izanen dira, eta Sakanako emakume zientzialariek emanen dituzte. 7 eta 10 urte bitarteko gazteei bideratutako dago, eta parte hartzeko 948 461 181 telefonoan edo biblietx@navarra.es epostan izena eman behar da.

Zientzia eta teknologia tailerrak Etxarri Aranazko liburutegian

Urriak 17 osteguna

Zientzia eta teknologia erronkak: Zientzia eta teknologiari buruz gazteek dituzten aurreiritziak baztertuko dituzte, eta gai horiekin erlazionatutako esperimentuak ikusteko eta egiteko aukera izango dute.

Azaroak 14 osteguna

Egun batez: Kimikaren, fisikaren eta biologiaren inguruko kontzeptu garrantzitsuak ikasteko aukera izango dute, hianbat esprimenturen bitartez: erreakzio kimikoak, presioa, karga elektrikoa, pigmentuak, DNA...

Urtarriak 16 osteguna

Elektrizitate tailerra: gazteek elektrizitatearen oinarriak ikasiko dituzte esperimentazioaren bitartez: patata elektrikoa, plastilina eroalea...