Etxarri Aranatzek feriak ospatu ditu asteburuan. Herriko aziendaren erakusketa egin zen larunbat arratsaldean. Haur jolasak, auzatea eta dantzaldia izan ziren festarako beste osagaietako batzuk. Igandean, berriz, bertako ekoizle eta artisauen azoka hartu zuen plazak. Auzatea izan zen eta kantu taldeak doinua jarri zion eguerdiari. Plaza beteta egon zen, eta askok mendi lasterketako parte hartzaileak txalotu zituzten haien ibilbideko azken metroetan.
Gazta lehiaketara lau gazta egilek aurkeztu zuten beraien ekoizpenak. Haiek etxarriarrez osatutako epaimahai batek dastatu zituen: Joxe Aldasoro, Valeria Barraza, Juantxo Saenz eta Joxe Garziandia. Idiazabal jatorri izendapeneko Joserra Agirianok gidatu zituen dastaketan. Epaileen iritziz, aurkeztutako gaztarik onena Uharte Arakilgo Sustrai izan zen. Podiuma Dorraoko Utxama gaztak eta Arruazuko Albin egindakoa osatu zuten.