Batzorde bat sortu dute.
1. Aurten feria inklusiboak izango dira, zer esan nahi du horrek?
Pertsona guztiek festetan disfrutatu ahal izateko aukera. Orain arte, festa eredu konkretu eta barneratu batekin aritu gara, baina eredu honekin pertsona batzuk kanpo gelditzen dira. Edozein ezgaitasun edo aniztasun funtzionala duten pertsonak festa girotik kanpo geratzen dira. Hau gertatu ez dadin lanean hasiko gara.
2. Zergatik hartu du Etxarriko Udalak erabaki hau?
Udaletik inklusibitatea landuko duen batzorde baten beharra ikusi dugu. Inklusibitatea hitz oso zabala da, eta hainbat esparru hartzen ditu. Batzordean irisgarritasuna eta inklusibitatea lantzen hasiko gara, biak eskutik doazela ulertuta. Aldi berean, ezin ditugu beste esparruak ahaztu. Herri inklusibo bat bihurtzea izango da gure helburua; egunerokotasunean pertsona guztiek parte hartu ahal izateko. Herri inklusibo batean pertsona guztiak berdinak dira eta barneratuta ditugun oztopoak gainditzen dira, aniztasunari, bere forma guztietan, bere lekua eta garrantzia emateko. Pertsona bakoitza bere gaitasunekin eta ezaugarriekin aintzat hartu eta baloratzen da; herritar guztien parte hartzea bermatzen duen herria da.
3. Festa egunak denondako. Gaur egun zergatik ez dira?
Festa zaratatsuak eta jendetsuak dira. Gehiegizko estimulo hauek zenbait pertsonendako oso kaltegarriak eta desatseginak dira. Adibidez, soinuarekiko hipersentsibilitatea duen pertsona batendako suziriak, petardoak, musika altua eta abar ez dira erosoak. Duela bi urte festetako programetan ikurra baten bidez suziriak noiz botako dituzten abisatzen da. Oso ondo dago, baina ez da nahikoa. Jakin badakigu ezgaitasun edo aniztasun funtzional ezberdin eta ugari daudela, eta pertsona hauek jai giroaz disfrutatu ahal izateko aukera ematea izango da gure helburua.
4. Zer da zehazki pentsatu duzuena?
Txoko Lasaia prestatu dugu. Edozein momentutan festa giro zaratatsutik atera eta lasaitasuna behar duten haur, gazte eta helduendako. Barraketan ere beharra izanez gero hainbat gauza eska daitezke.
5. Zer da Txoko Lasaia?
Aniztasun funtzionala edo edozein ezgaitasun duten haur, gazte eta helduendako gune lasaia. Ez da jolas gela bat, eta erabiltzaileek bere kargu dauden arduradun batekin sartu beharko dira. Lehentasuna lasaitasuna bermatzea da.
6. Non egongo da kokatuta?
Etxarriko liburutegian; festaren erdian lasaitasun gunea.
7. Zein izango da ordutegia?
Larunbatean, 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara, eta igandean 12:00etatik 15:00etatik 17:00etatik 21:00etara.
8. Barraketan, aldiz, zer pentsatu duzue egitea?
Musikaren bolumena eta argien intentsitatea jaistea eta abiadura moteltzea eska dezakete, baita ilaretan zain egoteko zailtasunak duten pertsonek itxaron gabe muntatzeko lehentasuna izango dute ere. Oso egoera zaila eta desatsegina bilakatu daiteke, eta horrelako keinu txiki batekin erraztu dezakegu egoera zail hori. Herritarren kontzientziazioa eta inplikazioa behar dugu. Beste toki batzuetan egiten da eta interesgarria eta aberasgarria iruditu zaigu. Betidanik ezagutzen ditugun haurren barrakak ez direla batere inklusiboak, ezta irisgarriak ere. Erronka handia dugu etorkizunari begira; ferianteen kontzientziazioa eta inplikazioa guztiz beharrezkoa da.
9. Barraketako arduradunekin hitz egin duzue gaiaz?
Beraiekin elkartuko gara guzti honetaz informatzeko.
10. Udalak beste norbaiten laguntza izango du egitasmo honetan?
Batzordea hasiberria da eta ferietan emango ditu lehenengo pausoak. Denboran zehar jarraipen bat edukitzea ezinbestekoa da. Bertan herriko jendea parte hartzea nahi dugu. Auzolanean lan egitea da helburua; herritarrek herritarrak zaintzea. Edozein pertsonak parte har dezake, aniztasun funtzionala edo edozein ezgaitasun dutenek edo ez dutenek, alegia. Mundu guztia ongi etorri izango da.
11. Urtean zehar gehiagotan antolatuko da?
Jakina, lehenengo pausoak ferietan emango ditu, eta hemendik aurrera ez dago gelditzerik. Etxarri inklusibo bat lortu nahi dugu; inklusibo et